Guri buruz

SOS  EHS-EASC-eko profila

Sentsibilizazio zentraleko ingurune-gaixotasunak jasaten dituzten pertsonez osatutako autolaguntza elkartea gara.
Sentsibilizazio zentraleko sindromeak, honako gaixotasun hauek hartzen ditu bere baitan: fibromialgia, neke kronikoaren sindromea, sentsibilitate kimiko anizkoitza, elektrohipersentsibilitatea, lipoatrofia erdizirkularra, hidrargiria, etab. Elkartea osotzen dugunok, alde batetik elektrohipersentiberak gara eta, gainera, gainerako gaixotasun bat edo gehiago sufritzen ditugu, neurri ezberdinetan.

Gure jarduera-eremua Euskadiko Autonomia Erkidegoa (EAE) da. Estatu mailan, antzeko antolaketa dago; Elektro eta Kimika Sentiberak, Osasunaren Alde (Electro y Químico Sensibles por el Derecho a la Salud). Gainera, Poluzio Elektromagnetikoaren kontrako Estatuko Plataforman (PECCEM) integratuta gaude.


Gure misioa honetan datza:
  • EHS-aren (Elektro-Hiper-Sentsibilitatea) arazoen, sentsibilitate kimiko anizkoitza (SKA) eta sentsibilizazio zentraleko gainerako ingurune-gaixotasunen difusioa.
  • Kaltetuen elkarren arteko laguntza.
  • Giza, kultura, lan eta osasun arloko gure bazterketa arazoetarako, gure autonomia-erkidegoaren erakundeen aldetik euskarria eta onarpena bilatzea.
  • Estatuko eta nazioarteko erakunde batzuekin elkarlana egiten dugu. Erakunde horiek gure arazoak aditzera ematen dituzte eta gure sindromearen onarpena ezgaitasun bezala aldarrikatzen dute.

(ZALOA AZKARATE-k orrialde honen itzulpenean lagundu zuen
Doako itzulpena/Traducción gratuita: euskaragara.net)

Lotutako elkarteak

Asociación SOS EHS-EASC (ElectroHiperSensibilidad-Enfermedades Ambientales de Sensibilización Central)